Zinema asteburuan itzuliko da Arkupera, 'Nora' filmarekin

Mirari Altube Arrese

'Nora' filmeko fotograma bat.

Arkupeko zinema denboraldiari gaur ekingo diote, eta Lara Izagirrek zuzendutako Nora filma izango da, helduendako; euskaraz emango dute, azpitituluekin.

Hori ikusteko aukera dago gaur (22:00); zapatuan eta domekan (19:30); eta astelehenean (16:00). Sarrera 5 euro izango da hemendik aurrera, eta astelehenetan, 3 euro. Eta umeek animaziozko filma izango dute bihar eta etzi: Space Jam: aro berria.

Maixabel azken asteburuan

Helduek beste bi film izango dituzte azaroan. Hurrengo aste bukaeran, Pedro Almodovar zuzendariaren Madres paralelas: azaroaren 19an (22:00), 20an eta 21ean (19:30) eta 22an (16:00). Eta azken asteburuan Maixabel; azaroaren 25ean  (19:30), 26an (22:00), 27an (19:30) eta 29an (16:00).

Umeendako eskainiko dute Adams familia 2: la gran escapada azaroaren 20 eta 21ean; eta D 'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak, azaroaren 27an. Emanaldi guztiak 16:00etan izango dira eta sarrerak hiru euro balioko du.

Ipuin kontalaria azaroaren 17an

Eguaztenean, hilaren 17an, ostera, Marixaren baserrian ipuina kontatuko die Eneko Etxegaraik 4 eta 8 urte arteko umeei, liburutegian (18:00). Aurretik eman behar da izena liburutegian bertan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak