Arizmendik 1-3 galdu du Jatorkideren kontra

Xabier Urtzelai 2021ko aza. 7a, 13:06

Arizmendiko senior mailako gizonezkoen taldeak 1-3 galdu du gaur Ibarran jokatu duten partidua. Lehia parekatua izan dute Jatorkidekoen kontra (16-25, 14-25, 25-19, 15-25) baina ihes egin dute puntuek. Kontrara, kadete mailako Arizmendiko neskek 3-0 irabazi zuten atzo Talaiakoen kontra, eta ligako bi partiduak irabazita lider daude dagoeneko: "Pandemia ostean izugarrizko aurrerapausoa eman du talde honek, oso maila onean jokatzen dute. Ilusioz dabiltza, eta hori da garrantzitsua", adierazi du Arizmendiko koordinatzaile Urtzi Amianok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak