Hainbat gai jorratuko dituzte saioan, besteak beste, adinekoendako gizarte zentroaren proiektua, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren prozesua, osasun etxe berria eta udarako bainu-tokiak. Aretxabaletako kaleetan, herritarren artean egindako inkestan ere jaso dituzte galderak eta eskaerak udal ordezkariendako. Dena den, Goienako ateak zabalik daude gehiago jasotzeko.