Frontenis txapelketarako izen-emate epea, zabalik

Mirari Altube Arrese 2021eko azaroaren 2a

Frontenis txapelketa mistoa antolatu du Aretxabaleta kirol elkarteak, beste behin. Azaroaren 27an eta 28an jokatuko dute Iturrigorri pilotalekuan, eta izena emateko epea zabalik dago hilaren 19a artean.

Izena emateko honako helbidera idatzi beharko dute: udafrontenisa@gmail.com. Prezioa da 10 euro eta hori ordaindu beharko dute lehenengo partidua jokatzerakoan. 

Finalera iritsitako bi bikoteak sarituko dituzte eta bertako produktuekin egindako saskia jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak