Kurtzebarri eskolako zuzendaria den Mikel Uribarren "pozik" agertu da eraikin berriaren itxurarekin: "Beharra genuen. Gure metodologiak aurrera egiten zuen, baina eraikina ez zetorren horrekin bat. Umeak gustura etortzea guretzat oso garrantzitsua da eta eraikin berriarekin hori erraztu da; berogailua lur azpitik jarri da, koloreak aldatu dira, zirkulazio librea ahalbidetzen du..."
Eraikin berrituaren aurkezpenean, ikasleei protagonismoa eman nahi izan dietela azaldu du Uribarrenek: "Nolabait aurkeztu behar genuen eraberritze hau eta modu originalean egin gura genuen. Beti diogu gure protagonistak ikasleak direla eta horrela erabaki genuen lehen mailako ikasleak izatea aurkeztuko zutenak. Txokoz txoko joan dira gerturatu direnei lekuak erakusten, eta azalpen txiki bat ere eman diete".