Demonio shake taldeak bideokliparekin eman du lehen abestiaren berri

Mirari Altube Arrese 2021eko urriaren 26a

Karlos Lopez eskarmentu handiko musikariak eta Ibon Elorduizapatarietxek, biak aretxabaletarrak, Demonio shake taldea sortu dute. No me molas lehen diskoa gertatzen dabiltza eta Beñat Abasolok egindako bideokliparekin eman dute lehenengo abestiaren berri: Traidor.

Neallta Fola eta Screamers & Sinners taldeetako kide Karlote-k eta Ibi-k ibilbide berriari ekin diote Demonio shake taldearekin. Gitarra eta bateria lagun hartuta, doinu indartsuak sortu dituzte eta diskoa dagoeneko grabatu ere bai. Family Spree disketxearekin aterako dute hilabete batzuk barru. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak