Nerabeen arteko indarkeria matxista saihestea helburu

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 25a, 11:40

Protokolo bat zehaztu du Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean eta urriaren 27an aurkeztuko dute (18:00), Arkupen.

Nerabeen arteko indarkeria matxista kasuak detektatzeko "jarraibide argiak" dituen protokoloa zehaztu du Udalak; garrantzi handia eman dio hori saihesteko prebentzioari. Hiruki Larroxa elkartearen gidaritzapean garatu dute, eta lanketa horretan izan dira herriko hainbat eragile: Udaleko Gazteria Saila eta Berdintasun Saila, gaztelekuko hezitzaileak, kale hezitzaileak eta UDA.

Aretxabaletako nerabe eta gazteen artean ematen den indarkeria matxistaren aurkako protokoloa-k hiru atal nagusi ditu: prebentzioa eta sentsibilizazioa; detekzioa; eta arreta eta jarraipena. Udaletik jakinarazi dute nerabeekin lan egiten duten profesionalentzako jarraibideak eskaintzen direla, indarkeria matxista egoerak identifikatu eta erantzuna emateko; betiere, prebentzioan eta sentsibilizazioan fokua jarrita.

Protokoloa herriko eragileei aurkeztuko die Udalak eguaztenean, hilaren 27an, Arkupen (18:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak