Euskadiko Lanbide Heziketako 41 ikastetxetako 146 ikaslek jardun dute nor baino nor gehiago, urriaren 20an eta 21ean, txapelketako 19 modalitateetan. Aretxabaletatik joandakoek horietako lautan jokatu dute eta hiru dominarekin itzuli dira, bi zilarrezkoak, eta bestea, brontzezkoa.
Hona hemen EuskoSkills txapelketan ALEtik joan diren ikasleak (argazkian, makurtuta): Maren Uriarte Fdez de Olano eta Adriana Anes Pinto erizain laguntzaileak; Alain Fuentes galdaragintza modulukoa; Mattin Fernandez de Pinedo automoziokoa; eta Julen Esteban karrozeriakoa.
Eta horiei lagun egiten izan dituzte tutoreak (argazkian, zutik): Iratxe Hernandez, Gari Lizarralde, Arkaitz Sandoval, Joseba Beristain (zuzendaria), Xabier Ituarte eta Ibai Fernandez.