Hutsik dauden etxebizitzen jabeekin bilera egingo du Udalak

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 22a, 13:21

Astelehenean izango da (18:30), komentu zaharrean, eta gazteei emantzipatzen laguntzeko ekimenaren berri emango die.

Etxebizitzaren alokairua ordaintzen lagundu nahian gazteendako dirulaguntzen programa abian jartzeko lanetan dihardu Udalak. Horren helburuak dira 18 eta 35 urte arteko aretxabaletarrei emantzipatzen laguntzea eta etxebizitzen alokairua bultzatzea. Gazteekin ekainean bildu ziren udal ordezkariak, eta orain, etxebizitza hutsen jabeekin elkartuko dira, xehetasunak azaltzeko eta etxebizitza alokairuan jar dezaten animatzeko. Bilera astelehenean, urriak 25, izango da, komentu zaharreko kaperan (18:30). Udalak herritarren iradokizunak jaso gura ditu dirulaguntzaren oinarriak zehaztu baino lehen; deialdia 2022an egingo du.

Laguntzak banaka edo bizikidetza-unitate gisa eskatu ahal izango dira. Urteko diru-sarrera gordinak 28.000 eurotik gorakoak ez izatea aurreikusten da pertsona bakarren kasuan, eta 44.000 eurotik gorakoak bizikidetza-unitatearentzat. Eta alokairu kontratuak, gutxienez, hamabi hilabetekoa izan beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak