Beñat Etxabe, Andere Etxabe eta Beñat Agirreurreta elkartuko dira Arkupeko Zaraia aretoan. Aike nutrizioa, kirola eta fisioterapia zentroko langileak dira hirurak eta berbetarako gai izango dituzte ikasle sasoiko kontuak zein ekintzaile ibilbidean izandakoak. Arkupen elkartzen direnen galderak ere erantzungo dituzte.