Martin ere pozik geratu da erakustaldiak emandakoarekin. "Sare sozialen bidez zabaldu dugu deialdia eta, egia esan, ibilgailu kopuru polita batu da gaur Aretxabaletan. Gustura gaude", nabarmendu du.
Ibilgailu klasikoak herriko inguruetatik ibilaldi bat egin duten bitartean, Oztopo Trialsin Klubekoen emanaldiaz gozatzeko aukera ere izan dute aretxabaletarrek, eta gaztetxoek "ikuskizun ederra" eskaini dute, Caberoren esanetan.