Aretxabaletako Udalak jakinarazi du igerilekuak zein saunak erabileraz kanpo daudela, "matxura larri batengatik". Beraz, igerilekuetan ematen diren ekintza guztiak bertan behera gelditu dira. Gimnasioa, rokodromoa, kantxa eta spinning gela, aldiz, erabili daitezke, baina dutxatzerako orduan ur hotza izango dute erabiltzaileek. "Lanean gabiltza arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko. Edozein zalantza izanez gero, deitu kiroldegira. Barkatu eragozpena", adierazi dute Ibarra kiroldegitik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.