Azaroan hasiko dituzte Santa Kurtz kaleko lanak

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 7a, 16:32

Santa Kurtz kalea eta Otalora kalea elkartzen diren gunea, kuartelaren aurrealdean.

Bost enpresa aurkeztu ziren Santa Kurtz kaleko hornidura eta saneamendu lanen lizitazio deialdira, eta Sasoi Eraikuntzak enpresari esleitu dizkio Udalak, 2.042.544 eurotan. 

Azaroan ekingo dietela lanei iragarri dute Udaletik. Kuartel zaharraren alboan dagoen erdi-biribilgunean hasiko dituzte, eta handik Kurtzebarri eskolarako norabidean jarraitu, zatika; Santa Kurtz alboan dauden kaleetan ere sartuko dira, horiek berritzeko. Ondo bidean, hamar hilabeteren bueltan bukatzea aurreikusita dago.

Hornidura eta saneamendu sareak ordezkatzeaz gain, kalea berrurbanizatuko dute "espazio publikoak hobetzen jarraitzeko". Horrela, oinezkoentzat "atseginagoa" izango den kalea egokitzea da asmoa, "irisgarritasunean eta bide segurtasunean irabaziz". Argiteria publikoaren instalazioak eta telekomunikazioarenak ere aldatu egingo dituzte, eta hiri-altzari berriak jarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak