Kurtzebarriko gurutzeak 50 urte bete zituenean, 1978ko irailean, argiztatu egin zuten hura lehenengoz, Aretxabaletatik zein Eskoriatzatik ikusteko. Eta orain ere berdintsu egin gura izan du UDAk. Asmoa zen irailaren 18an jartzea argiak han, baina eguraldi eskasaren erruz atzeratu egin zuten joan den zapatura.
Herriaren hauspoa dokumentala
Herriaren hauspoa leloa jarri dio urteurrenari kirol elkarteak, eta urriaren 15ean hain zuzen ere estreinatuko du izen bera daraman ikus-entzunezkoa; Arkupen izango da, 19:30ean. 75 urteko ibilbidean zeresana izan duten lagun askoren testigantzak jasotzen dabil Arteman komunikazio enpresa. Behin estreinatuta, hurrengo bi egubakoitzetan, 22an eta 29an ere emango dute.