Denboraldia hasi berri den arren, hiru garaipen daramatza Unai Calzonen taldeak. Joan den astean, ezin izan zuten Ordiziaren aurka hiru puntuak batu, baina, denboraldiari hasiera ona emanda, bide beretik jarraitu gura dute aretxabaletarrek. Hori horrela, asteon, etxetik kanpora jokatuko duten Elgoibarren aurkako partidua prestatzen arituko dira, puntuak batu, eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko.