Zapatuan argiztatuko du UDAk Kurtzebarriko gurutzea

Mirari Altube Arrese 2021eko urriaren 1a

Aretxabaleta kirol elkartearen 75. urteurreneko ekitaldiak zapatu gauean hasiko dituzte, Kurtzebarriko gurutzea argiztatuta. 22:00etatik 23:15era bitartean izango da argiekin, eta herritarrek Aretxabaletatik ikusi ahal izango dute, "eguraldi ederra dago iragarrita eta".

UDAkoen asmoa zen joan den irailaren 18an argiztatzea baina orduan atzeratu beharrean izan ziren eguraldi kaskarragatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak