Aretxabaleta Lagunkoia ezagutzeko hitzaldia martitzenean

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 4a, 10:25

Herri lagunkoi bat eraikitzen izenburupean hitzaldia egingo du Aretxabaleta Lagunkoiak urriaren 5ean, martitzena, mojen komentuan (18:00).

Taldea hamabost bat lagunek osatzen dute, gaur-gaurkoz, baina kopurua behera egiten hasita dago eta kide berrien beharra atzeman dute. Juan Tomas Zabalak eta Pedro Etxebarriak orain arte egindako lanaren nondik norakoen berri emango diete gerturatzen direnei, eta hemendik aurrerako asmoak ere jakinaraziko dizkiete.

Orain dela bederatzi urte abian jarritako taldeak Aretxabaletaren gaineko diagnostikoa du egina, gabeziak identifikatu eta horiei konponbidea topatzeko helburuarekin, besteak beste. Han zortzi arlo dituzte jasota; horien artean zabalena da aire zabaleko guneei eskainitakoa –parkeak, bidegorria, ibaia…–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak