Lindiy hop eta konposizio dantza ikastaroak eskainiko ditu Jaikik, udazkenean

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 23a, 12:37

Ikastaro bi jarriko ditu abian Jaiki elkarteak datorren astean: astelehenean, lindy hop, eta martitzenean, bat-bateko konposizioa. Kuartel zaharrean izango dira biak. Argibide gehiagorako eta izena emateko hona hemen bideak: jaikielkartea@ gmail.com edo 688 81 96 65.

Swing estiloaren barruan dagoen lindy hop dantza ikastaroa egingo dute astelehenetan, irailaren 27an hasita. Bi maila zehaztu dituzte ordutegi ezberdinarekin; hastapen maila (18:00-19:15) eta maila aurreratua (19:30-20:45). Carla eta Marti izango dira irakasleak. Prezioa da hiruhilekoa (10 saio) 100 euro langileek eta 80 euro gainontzekoek.

Martitzenetan, irailaren 28an hasita, ostera, bat-bateko konposizio ikastaroa (18:30-20:30) eskainiko dute, Zuriñe Benavente Claveras irakasleak gidatuta. Gabonak bitartean iraungo du ikastaroak. Prezioa da 95 euro langileen kasuan, eta 85 euro ikasle eta langabeentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak