Txartel digitala prestatzen dabil UDA bazkideendako

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 21a, 10:48

Denboraldia hastearekin batera bazkide txartela banatzeko ohitura du UDAk; aurten, baina, txartel digitala prestatzen dabil eta adierazi dute urri bukaera aldera jarriko direla bazkideekin harremanetan hori eskuratzeko.

UDAren 75. urteurrenarekin batera txartel digitala prestatuko dute: "UDAk egin duen ibilbide honetan sorreran zituen ilusio eta izaera berari eutsi die. Hain zuzen ere ilusio eta izaera hauek berak ematen digute garai bakoitzera moldatzen joateko indarra, beti ere gure bazkide, kirolari eta gurasoei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko asmoz".

Eta hobetzeko prozesu horren baitan dator txartel berria: "Uste dugu bazkide txartel digitala aurrera pauso bat gehiago dela UDAren etengabeko eraldatze prozesuan eta erosoagoa izatearekin batera, jasangarriagoa ere badela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak