Talo-txosna bueltan da sanmigeletan, baina taloak aurretik eskatu beharko dira

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 20a, 17:38

Aurtengo sanmigeletan ere jan ahal izango dira taloak, eta zapatuan bertan jardungo du herritar talde batek horiek gertatzen. Jende pilaketak saihesteko, baina, eskaera aurretik egin beharko da. Horretarako galdetegi bat prestatu dute Loramendiko kideek; kopuru mugatua eskatu ahal izango dela pertsonako aurreratu dute.

Aurtengo sanmigelak "betiko jaietara" gerturatu arren oraindik ere arduraz jokatzeko unea dela adierazi dute Loramendi elkartetik. Horregatik, egunean bertan taloak egin eta herritarrei eskainiko dizkiete, beti ere aurrez eskatuta izanez gero. Horretarako, sare sozialen bidez zabaldu duten galdetegia bete behar da. Talo bakoitzaren prezioa 5 euro izango da –zapatuan, hartutakoan ordaindu beharko da–; hirugiharrarekin, txokolatearekin edo txistorrarekin beteta eska daitezke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak