Bestetik, urtea bukatu bitartean sor daitezkeen beharrei erantzuteko 200.000 euroko kreditu gehigarri bat ere onartu zuten, aho batez. Besteak beste, argindarraren eta garbiketen gastuei eta zinema-aparatuaren erosketari erantzun gura dietela aipatu zuen alkateak.
Bestalde, udaltzainburuaren zereginak eta funtzioak Iban Da Silva udaltzainari ematea onartu zuten. EH Bilduk abstentziora jo zuen, "aurretik udaltzainen lanak ondo zehaztu" behar direla adierazita.
Naiara Olabarria, zinegotzi
EH Bilduko Naiara Olabarriak zinegotzi kargua hartu zuen, Irati Pagoagaren hutsunea betetzeko. Gizartegintza batzordeko parte izango da eta lanerako "gogotsu" agertu zen: "Herriko proiektuei ezkerreko ikuspuntutik ekarpenak egiteko gertu".