Mendi maratoian estreinaldia egin, eta urrezko dominarekin etxera

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 16a, 10:25
Mikel Arriola Canfranc Canfranc lasterketa amaitu ostean, podiumean.

Irailaren 11n jokatutako Canfranc-Canfranc mendi maratoian lehenengo postua lortu zuen Mikel Arriola aretxabaletarrak, 23 urte azpikoen sailean. Mendi maratoi batean estreinatzen zen Arriola, eta emaitza ikusita, aurrera begira jarri dizkio zenbait erronka bere buruari.

Sailkapen orokorrean, hamazazpigarren postuan geratuta, eta 23 urte azpikoen sailean, lehenengo postu, eta beraz urrea jasota, pozik agertu da Mikel Arriola mendi-lasterkaria.

"Lasterketa oso ondo joan zan. Izan ere, udan egin ditut zenbait lasterketa, baina, hau izan da nire lehenenego mendi maratoia. Lasai hasi nintzen, eta gainontzeko parte-hartzaileak aurreratzen joan nintzen poliki-poliki. Lasterketako azken zatian aurreratu ahal izan nuen nire kategorian bigarren postuan geratu zen parte-hartzailea. Beraz, disfrutatutako lasterketa izan zen".

Hurrengo erronkak

"Begiz jota dut Arrasate-Udalatx lasterketa, eta azken aldian, Oñatin ere ibili naizenez entrenatzen, Aloñako igoera egitea ere gustatuko litzaidake, baina, aurten dorsalik ez dudanez, aurrerago izan beharko du. Maratoian egindako emaitza ikusita, gainera, Zegama-Aizkorri egitea ere gustatuko litzaidake, eta baita, Beasainen ehunmiletan egiten den Marimurumendi maratoia ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak