Urkulun egiten ari diren lanak urrirako bukatuko dituzte

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 10a, 17:21

Lanak egiten diharduten Urkulu urtegiko gunea.

Urtegi inguruko mendi ezponda egonkortzen dabiltza abuztuaz geroztik, Ur Kontsortzioak aginduta.

Hainbat lan egiten dabiltza Urkulu inguruan abuztuaren 9az geroztik. Prebentzio eta mantentze lanak direla adierazi du Ur Kontsortzioak eta Construcciones Zubieder enpresari eman diote horien ardura. Lanen kostua 61.182 eurokoa da.

Mendi ezpondari eusteko

Urtegiaren sarrerako errepidearen ondoan –presaren alboan– dagoen mendi ezpondari eusteko egin beharreko lanak direla zehaztu dute; izan ere, gune horretako lurrak beherantz joanda zeuden. Hain zuzen ere, ingurua gertatzeko hainbat zuhaitz moztu zituzten uztailaren bueltan, eta horrek jakin-mina eragin zuen herritarrengan. Ondo bidean, urriaren 1erako bukatuta izango dituztela zehaztu du Ur Kontsortzioak.

Urtegi inguruko ibilbidea ez dute itxi beharrik izan oinezkoendako zein bizikletan ibiltzera doazenendako; hortaz, ez dabil izaten aparteko eraginik aisialdia aprobetxatzera gerturatzen direnengan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak