Ludotekarako koordinatzailea behar du Loramendik

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 9a, 15:03

Algara ludoteka.

Loramendi Euskara Elkarteak Aretxabaletako Algara ludotekarako koordinatzaile-hezitzailea behar du, bertako lanak egiteko. Urtebeteko kontratua eskaintzen dute, luzatzeko aukerarekin, eta egun erdiko lana izango litzakeela adierazi dute, arratsaldez egin beharrekoa izango dena. Horrekin batera, irailean lehenbailehen hasteko prestutasuna ere nahi dute Loramendi Euskara Elkartekoek.

Euskalduna izatea eta bigarren mailako Lanbide Heziketa, gradua edo diplomatura-lizentziatura titulua izatea eskatzen da. Aretxabaletarra izatea, bertako euskara menperatzea eta hezkuntzarekin lotutako ikasketak eta haurrekin esperientzia izatea ere baloratuko dituztela jakinarazi dute. Interesdunek curriculuma bidali dezakete euskara@loramendielkartea.eus helbidera, irailaren 13a aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak