Markel Uriarte eta Adiran Jurado podiumeko lehenengo koskara igo dira

Xabier Urtzelai 2021ko ira. 9a, 18:00

Markel Uriarte elite mailan nabarmendu da asteburuan, Ainsan.

Asteburuan nabarmendu dira bi aretxabaletarrak: Markel Ainsan egindako Bucardoko Openean eta Adiran La Adradan, Espainiako Openeko bigarren proban. 

Aretxabaletako pilotu Markel Uriarte (Orbea) eta Adiran Jurado (BH Bikes) enduroko lasterketetan izan dira asteburuan. Uriarte Ainsan izan da, Bucardo Enduro Openaren barruan Ainsan egin duten zirkuituko hirugarren hitzorduan, eta aretxabaletarra podiumeko lehenengo postura igo zen elite mailan, Iker Senarren eta Jon Otamendiren aurretik. Hala, bost tramuak batuta aretxabaletarrak 25.17an geratu zuen erlojua, bigarren sailkatua baino 30 segundo azkarragoa izan zen: "Enduroa ere eboluzionatzen dabil, eta gaur egungo lasterketak inoiz baino zentratuago daude maldan behera egin beharreko lanean; hau da, jaitsieretan azkar joan beharra dago". Aipatu behar da master 40 kategorian Zigor Urain arrasatearra bigarren sailkatu zela.

Adiran, e-bike kategorian

Eta emaitza berbera, lehengo postua, lortu du Adiran Juradok La Adradan (Avila) egin duten Espainiako Openeko bigarren hitzorduan. Kasu horretan, aretxabaletarra bizikleta elektrikoen kategorian lehiatu zen: "Oso pozik nago egindako lanarekin eta lasterketaren nondik norakoekin, jakinda oraindik hobetzeko tarte handia daukagula".

Adiran Jurado, asteburuan La Andradako podiumean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak