Ireki dute UDAren futbol eskolan izena emateko epea

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 6a, 11:05

UDAko futbol eskolako une bat.

UDAren futbol eskolaren denboraldia abiatzear da, eta izena eman daiteke dagoeneko. Ibarra futbol zelaian futbolean hasi gura duten neska-mutikoek, hau da, 2010, 2011, 2012 eta 2013 bitartean jaiotakoek dute aukera horretarako, eta, zuzendaritzatik adierazi dutenez, jolasa eta diziplina uztartzea du helburu futbol eskolak, guztiek tokia izanda klubean. 

Izena emateko, esteka honetako datuak bete beharko dira, eta edozein zalantza duenak udakefutboleskola@gmail.com helbidera idatzi dezakeela edo 656 73 54 59 telefono zenbakira deitu dezakeela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak