Chenoak 78. minutuan sartutako golari esker lortu du garaipena Añorgak, Bizkerre taldearen aurka gaur eguerdian Ibarran jokatu duten Euskal Herria kopako B multzoko finalean. Hasieran nahiko berdintsu baten ostean, golik gabe iritsi dira bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatiarekin iritsi da partiduko lehen gola –eta bakarra–. Hala, Añorgak eskuratu du Euskal Herria Kopako B multzoko lehen postua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.