"Kurtzebarri Eskolako zuzendaritzatik argi utzi nahi dugu Aretxabaletako herri eskolan gaur agertu diren modu honetako mezuak ez ditugula onartzen. Kurtzebarri eskolan denontzako lekua dago, baina mota honetako edo edozein gorroto adierazten duten mezuek ez daukate lekurik. Horrelako hitzetan sinesten edo adierazten ez dituzten pertsonak hezten jarraituko dugu", salatu du Mikel Uribarren Kurtzebarri eskolako zuzendariak.
Pintaketen irudiak sare sozialen bidez zabaldu dituen Ion Albizuk "nahikoa dela" aldarrikatu du: "Ez gorroto diskurtsoek, ezta horrek ekartzen dituzten erasoak ez dute lekurik gure herrian. Nahikoa da!".
