Andramaixak ohiko moduan ospatu ez arren, egitarau kulturala prestatu du Aretxabaletako Udalak egunotarako. Zapatu arratsaldean Magi-klown ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da, nahiz eta oso jende gutxi hurbildu den hori ikustera. Nerabeei zuzenduta break dance eta hip-hop ikuskizuna izan da gero. Noa & The Hell Drinkers taldeak girotu du iluntzea, azkenik, eta helduak izan dira nagusi, horretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.