Liburutegiaren ordutegia honako hau izango da: astelehenetik egubakoitzera, 10:00-13:00; eta zapatuetan, itxita.
Kiroldegiaren abuztuko ordutegia, ostera, honakoa: astelehenetik zapatuetara, 10:00-13:30 eta 16:30-20:00; eta domeketan, 09:00-14:00.
Behin kiroldegia itxita mantenu lan asko egingo dituztela iragarri dute. Hona hemen:
- - Igerilekuen itoginen konponketak.
- - Igerilekuen garbiketak.
- - Legionelosiaren aurkako desinfekzio lanak eta garbiketak.
- - Kaudalimetro berri baten txertaketa.
- - Mantenuko softwarea berritzea.
- - Bestelako konponketa txikiak.