Tristurari eta arazoei aurre egiteko barrea eta emozioa proposatuko dituzte erremedio, eta batere ohikoa ez den familia baten parte izatera gonbidatu dituzte ikusleak. Bazterketaren eta estigmatizazioaren kontrako begirada proposatuko dute, ikuslea bera ere ezberdin eta zoro sentiarazteko. Publiko ororendako ikuskizuna da eta zirkuko akrobaziek, objektuen manipulazioek eta beste hainbat jokok bat egingo dute umorearekin.