Bost urte zituenetik, 1998tik, dihardu Vazquezek karatean eta gaur egun Ibarra kiroldegian entrenatzen du. UDAtik zera adierazi dute: "Sari hori norbaitek merezi badu gure elkartean Odeik da; erakutsitako jarreragatik, konstantziagatik, dedikazioagatik eta jakintzagatik, karatea bizitzeko duen moduagatik hain zuzen ere".
Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izan da behin baino gehiagotan, erkidegoen arteko txapelketatan hainbat domina eskuratu izan ditu eta hiru aldiz parte hartu du Estatuko txapelketan. Vazquezek, gainera, maila nazionalean epaile lanetan jarduteko B titulazioa du eta 1. mailako teknikoa ere bai.
Denboraldi "korapilatsuari" bukaera emanda atseden hartuko du orain, eta laster hasiko da gertatzen aurre-denboraldia, urri bukaeran Azkoitian jokatuko den Estatu mailako ligan izateko.
"Jarraitu hobetzen eta gozatzen hain gustuko duzun karatean", adierazi diote UDAko kideek.