Hasita daude Kurtzebarri eskolako Haur Hezkuntzako guneak eraberritzeko lanak

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 22a, 18:12

Goitu Eraikuntzak enpresari eman dio horien ardura Udalak, 232.397 eurotan –proiektuak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasoko du–. Eta hiru hilabetetan bukatzea aurreikusi dute.

1 eta 2 urteko ikasleen lau geletako irisgarritasuna hobetzeko eskailerak eraitsiko dituzte, eta arrapala bat jarri. Gela horiek zoru erradiatzailea izango dute. Bestalde, 3 eta 4 urte bitarteko ikasleen hiru gelak eta psikomotrizitate gela ere eraberrituko dituzte, baita bi komun berri egokitu ere. Horiez gain, leiho guztiak berrituko dituzte isolamendu termikoa hobetzeko, baita ateak, instalazio elektrikoak eta berokuntza sistema ere.

Hiru hilabete beharko dituzte esandako lan horiek guztiak bukatzeko; hortaz, ikasturte berriko lehen hilabeteetan ikasle batzuk Arkupera joango dira eskolak jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak