Tradizioa eta dantza garaikidea bat eginda 'Gazte' ikuskizunean

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 20a, 10:12

Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak azken lana eskainiko dute eguaztenean, hilaren 21ean, plazan.

Uztailaren 2an Hondarribian aurkeztu ondoren, datorren eguaztenean Aretxabaletara iritsiko da Gazte, Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak elkarlanean ekoiztutako ikuskizuna. Herriko Plazan izango da, 19:00etan –eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian–. "Dantza jendeari hurbiltzeko gogoz eta plaza girotzera" etorriko dira bi taldeak.

Euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko dituzte ikuskizunean, ahotsari ere tokia eginda. Folklore-doinuak baztertu barik, oinarri elektronikoa duten erritmoekin dantzatuko dute, hip-hop ukituarekin eta elektronikak inguratuta. Agurtzane Intxaurragak zuzenduta, 17 eta 25 urte bitarteko hamabi dantzari izango dira oholtza gainean, Eneko Gil dantzariaren koreografiari jarraiki. Musikari dagokionez, zuzenean eskainiko dute Zigor DJak eta Eneko Dieguez saxofoi-jotzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak