'Eraso sexistarik gabeko uda' kanpainarekin bat egin du Udalak

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 13a, 14:41

Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak bultzatzeko kanpaina abiatu du uda garairako Emakundek, Foru aldundiekin eta EUDELekin landidetzan. Horren harira Beldur Barik programak Eraso sexistarik gabeko uda izeneko materialak zabaldu dituzte, gazteen artean ematen den indarkeria sexista prebenitzeko.

Aretxabaletako Udalak kanpaina horrekin bat egiten du eta eskuragarri jarri ditu Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak gida, eta Beldur Barik duen Spotify-eko musika zerrenda. "Eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da, bai herritarrena, baita erakundeena ere. Bide honetan aurrepausoak eman behar ditugu. Kanpaina honen helburua jendarte aktiboa sortzea da uda honetan, eraso sexistarik gabeko espazioak eraikitzen laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak