Herriko nerabeen artean dagoen alkohol kontsumoarekin kezkatuta dago Udala

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 10a, 10:10

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko gaztetxoen gurasoei gutuna bidali die eta laguntzeko prest azaldu dira.

Aretxabaletako Udaleko Gazteria, Prebentzio eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak kezkatuta agertu dira substantzien "kontsumoei buruz herrian egiaztatu dituzten kasuekin". Horren berri emateko gutuna bidali diete 12 eta 16 urte arteko neska-mutikoen gurasoei, ikastetxeen bitartez. Eta zera adierazi dute han: "Dagoeneko Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen artean alkohol kontsumoak egiaztatu dira, eta DBHko lehendabiziko mailetan ere gorakada izugarria eduki du, koma etilikoak barne".

Gurasoei eskatu diete "adi" egoteko: "Gazteak etxeratzean ez badu nahi ezer partekatu edo afaldu gabe zuzenean gelan sartzen bada, saiatu zaitezte harekin hitz egiten; lagunduko dizue nola dagoen antzematen eta, beharrezkoa, bada neurriak hartzen".

Laguntzeko gertu daudela ere adierazi dute, eta hona hemen horretarako bideak: 688 64 44 35 zenbakira whatsapp-a bidaliz edo ongizate@aretxabaleta.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak