Astelehenean eman zieten hasiera udaleku irekiei Aretxabaletan, eta 3 eta 12 urte bitarteko 325 neska-mutikok dihardu horietan, 37 begiraleren gidaritzapean. Hamarreko taldeak osatuta dabiltza lanean, eta astean, kamisetak margotu dituzte, eta hainbat eratako jolasak egin. Auzo eta inguruetako parajeak aprobetxatuko dituzte hurrengo bi asteetan jarduerekin jarraitzeko.
Nerabeak, irteeraz irteera
Atxagazte gaztelekuak, ostera, Udaero egitasmoari ekin zion martitzenean, eta nerabe talde bat Zarautzen izan zen surfeko eskolak jasotzen; eguraldiak ez lagundu arren ederto jardun zutela adierazi dute. Datozen egunetan beste irteera batzuk egingo dituzte; besteak beste, Usakora joango dira bizikletan, eta paintballean jolastera.