Ohiko batzar orokorra eta ezohikoa egingo ditu UDAk egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2021eko uztailaren 8a

Ohiko batzar orokorra egingo du Aretxabaleta kirol elkarteak bihar, uztailak 9, Arkupen (18:00), eta hori bukatutakoan (19:00), ezohikoa. Bazkideak bertara gonbidatu ditu.

Ohiko batzar orokorrean pandemiak baldintzatu duen 2020-2021 denboraldiaren jardunaren eta diru kontuen berri emango dute zuzendaritza batzordeko kideek, eta ondoren, datorren denboraldirako asmoak aurkeztu. Galderak eta proposamenak egiteko aukera ere eskainiko diete bazkideei.

Behin hori bukatuta, ezohiko batzarrari ekingo diote eta bi puntu aztertuko dituzte: aldaketak estatutuetan eta zuzendaritza batzorderako hauteskundeak. Hautagai bakarra egongo delakoan daude oraingo zuzendaritzako kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak