Elkarretaratze bi deitu dituzte azken egunetako eraso homofoboak eta erailketa matxista salatzeko

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 7a, 16:21

Gaur, uztailak 7, Murchanten (Nafarroa) 40 urteko emakume bat hil du haren koinatuak. Erailketa matxista hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak biharko, eguena (19:00). Bestetik, Pikarraituz talde feministak gaur egingo du elkarretaratzea (18:30) eta Murchantekoaz gain A Coruñako erailketa ere salatuko dute Cisheteropatriarkatuak hiltzen gaitu! leloarekin. Herriko Plazan dira biak.

Hona hemen Udalaren oharra erailketa matxista gaitzesteko: 

"Aretxabaletako Udalak uztailaren 7an, Murchanten egon den emakume baten erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta
hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 111 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Ez da ekintza bakan bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du bihar, uztailak 8, 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko
duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!"

Eraso homofoboak salatu

Pikarraituz talde feministak zera adierazi du:

"Cisheteropatriarkatuak hiltzen gaitu! 

Azken egunetan argitzera eman diren erasoak ez dira kasu isolatuak, LGTBIQ+ kolektibo eta pertsonekiko fobiak eragindako erasoak dira. Samuelen hilketarekin azaleratu diren arren, LGTBIQ+ kolektiboko kideok egunez egun jasaten ditugu eraso homofoboak. 

Guk ez dugu inolako erasorik onartuko, beraz, goazen kaleak hartu eta gure sexualitatea politikoki borrokatu eta aldarrikatzera!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak