Eskola Kontseiluak Udala zoriondu du EKKO proiektuagatik

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 2a, 14:57

Euskadiko Eskola Kontseiluak Aretxabaletako Udala zoriondu du "hezkuntza arloan duen inplikazioagatik, zehazki egindako ekimenengatik eta EKKO proiektuaren etorkizuneko proposamenagatik".

Ikasleen artean gizarte-trebetasunak eskuratzeko eta garatzeko abian jarritako ekimenari eman dio balioa, "etorkizunean arrisku-portaerak saihesteko, eskolan, kirolean, komunitatean eta osasunean arreta jarriz erreferentziazko zutabe gisa". Ekimenetan parte hartu duten kirol-elkarteak, familiak eta ikasleak zoriontzeko ere eskatu du. Era berean, Kontseiluak laguntza eskaini dio "hezkuntza-gaiei heltzeko".

EKKO proiektuaren baitan beste urrats bat egingo dute datorren ikasturtean, eta prebentzioa lantzen hasiko dira Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin. Horren berri emateko, hain zuzen, bilera egin zuten martitzenean horien gurasoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak