0 mailako euskara ikastaroak eskainiko dira urritik otsailera bitartean

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 30a, 10:33

Leintz Udal Euskaltegiko ikasleak, klase batean. Argazkia: Leintz Udal Euskaltegia.

Datorren ikasturtean Leintz Udal Euskaltegian euskara ikastaro berezia eskainiko da, 0 ulermen-maila duten pertsonek, 60 ordutan, oinarrizko ulermen-maila lor dezaten. Ikastaroa doakoa izango da.

Ikastaro berezi eta espezifikoa eskainiko da Aretxabaletako Leintz Udal Euskaltegian, honen azken helburua euskara ulertzen hastea izango delarik. Astean, bi orduko bi saio eskainiko dira; urritik hasita, otsailera bitarte. 

Ikaskuntza-metodologia berria

Hizkuntzaren ulermenean oinarritutako ikaskuntza-metodologia berri bat probatu nahi izan dute EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak. Euskaraldia bezalako ekimenek, arreta ulermenean jarri dutela azaldu dute, hala, elkarrizketa elebiduna praktikan jarri ahal izateko, elkarrizketako partaide guztiek euskara ulertu behar dutelarik. 

Horiek horrela, Euskaraldiaren bi edizioetan euskara ez ulertzeagatik dinamikatik kanpo gelditu behar izan ziren pertsonak laguntzekotan, beraiei zuzendu zaie ikastaroa, gutxieneko ulermen maila bat lortu ahal izateko.

Izena emateko

Interesa izatekotan Leintz Udal euskaltegira (943 79 21 68) deitu edota Eskoriatzako eta Aretxabaletako udaletako euskara zerbitzuetara jo beharko da. Ikastaroa doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak