San Juan bezpera girotu gura izan dute txistulariek

Mirari Altube Arrese 2021eko ekainaren 23a

Ohiturari eutsiz eta giro tristea alaitze aldera txistulariek keinua egin diote San Juan bezperari. Kalez kale beharrean aterpez aterpe jardun dute, gaurko egunez jotzen duten zortzikoa eta beste hainbat kantu eskainiz herritarrei. 

Bestetik, aurten ere ez du hutsik egingo atarietan irak botatzen dituen lantaldeak. Goizaldean jardungo dute lan horretan, eguna argitzen denerako etxe, taberna eta komertzio guztietan egon dadin. Eta hainbat tokitan gurutzeak ere jarriko dituzte; hamabost bat gertatu dituzte aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak