Onik agertu da Urkulu aldean bila ibili diren gaztea

Txomin Madina Milikua 2021eko ekainaren 20a

Argazkia: SOS Deiak

17 urteko neskaren lagunek 06:15 aldera abisatu diote Ertzaintzari Urkulu inguruan mendian zeudela eta desagertu egin dela esanaz. Ertzaintzaren hainbat unitate, suhiltzaileak, DYA eta Gurutze Gorriko boluntarioak eta Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekoak ibili dira gaztearen bila. 10:00etan aurkitu dute azkenean, osasun egoera onean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak