Atzo sabaitik sartutako uraren arrastorik apenas dago gaur goizean Eroskin; bakarrik, zenbait gunetan sabaiko panel batzuk falta dira. Hain zuzen ere uraren eragina

Gainerakoan, txukun eta produktuak ohiko lekuan topatu dituzte bezeroek.

Eroskitik aditzera eman dute Garapen Arloko kideak ari direla aztertzen zer gertatu zen atzo arratsaldean, eta oraindik ez dakitela kalteak zenbatekoak izan diren. Dena den, uste dute une batean botatako zaparrada bortitza izan zela ura sabaitik sartu izanaren arrazoia. Hain zuzen ere, sabai faltsuan izan zuen eragin handiena urak.