Acordes Navarros taldea, sortu zenetik, 20 urteko ibilbidea egin du, eta lehen diskoa atera dute, hamazazpi abesti biltzen dituena. Taldearen sorreratik gaur egunera arteko ibilbidearen oroitzapena irudikatzen du. Bakarkako jotekin batera, binaka eta taldean kantatuko dituzte rantxerak, eta bestelako kantuez gozatzeko aukera ere izango da emanaldian. Eguraldi txarra eginez gero Iturrigorri frontoian egingo dela jakinarazi du Aretxabaletako Udalak.
Patata Tropikalaren antzerkia
Martitzenean, ekainaren 22an, berriz, musika aldera utzi eta Patata Tropikala Antzerki Taldearen Kalean otso, etxean uso antzezlana ikusteko aukera izango da Santa Ritako lorategian. 19:00etan izango da antzerkia, eta 2 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago. Domekako hitzorduan moduan, eguraldi txarra eginez gero, Iturrigorri frontoian egingo da.