Unai Calzon aretxabaletarrak hartuko du Ohorezko Erregionaleko taldearen ardura

Mirari Altube Arrese 2021eko ekainaren 11

Unai Calzon Intxauspe. (Argazkia: UDA)

Aretxabaleta kirol elkarteak jakitera eman du Unai Calzon Intxauspe (Aretxabaleta, 1990) izango dela Ohorezko Erregional mailako taldearen entrenatzailea datorren denboraldian; Mikel Larburuk utzitako hutsunea beteko du horrek. 

UDAren harrobian sortutako kirolaria da eta entrenatzaile lanetan ere ibilbide luzea egin du, etxeko hainbat talderen ardura izan duelako. Azken denboraldi honetan, ostera, Ohorezko Erregional mailako bigarren entrenatzailea izan da. Hori horrela, bere ardurapean izango duen taldea "ondo ezagutzen" du, baita kategoriak berak dituen ezaugarriak ere.

UDAtik jakinarazi dute konfidantza osoa dutela Calzonek egingo duen lanean, eta ilusioz egingo diotela aurre erronkari. Entrenatzaile berria komunikabideen aurrean aurkeztuko dute datorren martitzenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak