The Potes taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du zapatuan, Areantza auzoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 10a, 12:14

Hiru taldek egingo dute emanaldia, 17:30ean hasita, eta sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

The Potes taldeak Damurik ez bihotza aske bigarren diskoa aurkeztuko du zapatuan, Areantzan. "Zelai batean egingo dugu emanaldia. Disko berriko abestiez gain, lehenengo diskoko abestia eta bertsio batzuk ere eskainiko ditugu", azaldu du Beñat Abasolo aretxabaletarrak. Dagoeneko sarrera guztiak agortu dira: "Oso azkar, gainera".

Hiru talde izango dira Areantzako zelaian emanaldia eskaintzen. Garazi Barrena arrasatearrak zabalduko du biharko jaialdia; ondoren, Erne taldearen musika entzungo da; eta, azkenik, The Potes taldearen txanda izango da. Bertsioak egitetik euren kantuak sortzera pasa dira The Potes taldeko kideak. Doinu propioak bilatu dituzte, eta nortasun eta indar handiko taldea dela esan daiteke. Disko berriarekin damuak atzean utzi nahi dituzte, eta sortu dituzten abestiekin bihotza dantzan jartzeko gogoa pizten dute. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dituzte ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak