Zerrendak aurkezteko hiru bide daude: udaretxabaletake@gmail.com helbidean, www. udaretxabaleta.eus webgunean edo Aretxabaletako postetxean, 10 posta-kutxara bideratuta.
Hautagai zerrenda bat baino gehiago aurkeztuz gero, uztailaren 9an, 2021eko ohiko batzar nagusiarekin batera egingo den ezohiko batzarrean boto gehien jasotzen dituena izango da hautatua.
Hona hemen batzar orokorreko gai zerrenda:
- Aurreko batzarreko aktaren onarpena.
- 2020-2021 denboraldiaren berri ematea.
- 2020-2021 diru kontuen berri ematea.
- Zuzendaritza batzorde berriaren aldarrikapena.
- 2021-2022 denboraldiaren aurkezpena.
- 2021-2022 diru-kontuen onarpena.
- Proposamenak, eskaerak eta galderak.