Udaero egitasmoa gertu dute gaztetxoek uztailerako

Mirari Altube Arrese 2021ko eka. 4a, 13:45

Nerabeek, 12 eta 16 urte bitartekoek, ez dute aspertzeko tarterik izango aurtengo uztailean. Izan ere, ekintza sorta antolatu diete Atxagazte gaztelekuko kideek, Aretxabaletako Udalaren bitartez. Izena emateko epea zabalik izango da ekainaren 20a arte, eta, horretarako, gaztelekura deitu behar da: 688 84 38 15.

Nerabe bakoitzak nahi duen ekintzetara izena emateko aukera izango du, hau da, ekintza bakarrera, bitara edo denetara.

DBH1 eta DBH2koei zuzendutako eskaintza:

  • Uztailak 5: Jolas eta parrillada gaztelekuan (debalde).
  • Uztailak 6: Surf ikastaroa Zarautzen (15 euro)
  • Uztailak 9: Bizikletan Usakora (debalde).
  • Uztailak 13: Paint ball Landan (15 euro).
  • Uztailak 15-16: Alabitara lotara (5 euro).

DBH3-DBH4ko ikasleei zuzendutako eskaintza:

  • Uztailak 20: ekintza berezia (15 euro).
  • Uztailak 22-23: Alabitara lotara (4 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak