Goizeko lehen orduan ikastolako kamiseta jantzi eta karpak, txingarrak, eta Basabeazpiko kanpoaldea apaindu ostean, etxafuego jaurtiketekin eman zitzaion hasiera jaiari. Paella ez zen falta izan, ezta sahieskiak ere, Aretxabaletako sukaldari ezagunei esker. Bazkaria prestatzen zuten bitartean, trikitiaren doinuak entzun ziren Aretxabaletako kale eta bazterretan; antolatzaileek diotenez, "dibertitzeko" eta "gozatzeko" gogoa zegoen.
14: 00ak aldera bazkaltzeko ordua iritsi zen, eta guztira, 120 errazio baino gehiago prestatu ziren. Poltsak jasotako eskaeren arabera prestatu eta familiak janaria jasotzera pasatu ziren. Bukatu ostean, arratsaldeko lauetan, ikasleek Basabeazpiko Youtube kanalean jaiaren amaieraz gozatu zuten ikuskizun batekin.
Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunekoek ateratako argazki guztiak, hemen.





